XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onekin ez da esan nahi gero, egiten dugun guztia sari-egarriz egin bear dugunik, ez; baizik, Jaungoikoak, ona izanik, ez duela aztutzen gure giza-bizitzako errealitaterik bat ere.

Naiz-ta utsegiteak izan, gure egite onak betiko bizirako azta edo pisua daramate bere baitan.

Jaunak berak esan digu Berri Onean: maitasunez eskeiñitako antoxinkada bat ur ez dala saririk gabe geldituko.

Obiratzera goazen gure senide au ez dezakegu guk iñolaz epaitu.

Ezin esan, bere egite guztiak beti Berri Oneko espirituz eginak izan ote diran.

Bainan itxaron, itxaron dezakegu Jaunak ez dizkiola kontuan artu aren egite txarrak, aldiz, onginaiez begira dituela aren egite guztiak eta bakoitza.

Eta orrela sinisten dugun ezkero, otoitzean Jaunari eskatu ere eskatzen diogu.

Gure senideari lur-ematearen errukizko egintza betetzen ari geran bitartean, zuzendu dezaizkiogun gure erreguak Jaunari, bizitza ontako neke-lanen ondoren, betiko zoriona eman dezaion.

Kor 1.a, 15, 20-24a. 25-28.

Paulo santuak, Korintoko kristauei lenengo eskutitza idaztean, ildakoak benetan piztuko dirala buruan sartuarazi nahi die.

Izan ere, kristau aiek, erabat jentil-giroan bizi ziran-ta, zalantzak eta duda-muda aundiak izan zituzten gorputz-piztueraren egia sinisteko.

Apostoluaren arrazoibidea erreza ta argitsua da: ildakoen piztueran sinisten ez badugu, ez dezakegu sinistu Kristoren piztueran ere, eta Kristoren piztueran sinisten ez badugu, ezin gintezke kristauak deitu.

Izan ere, kristau-sinismenaren muiña, gure salbamenduarako il eta piztu zan Kristo onartzea bait da.

Entzun dugun Idazkunak auxe adierazi nai zigun: Kristoren piztuerak kristauon piztuera eskatzen duela, eta Bera leendabizi piztu bada, piztuko dirala ere Beragan fede ta uste osoak ipiñi dituzten guztiak.

Gaur ere, ildakoen piztueraren egiak gure kristau-sinismenean izan bear duen erdi-tokia askotan aipatu bear da.

Ez dugu ez kristauok egi au ukatzen, bainan kristau askok, ia geienak, arima bizirik irauteari ematen diote garrantzia.

Arima espirituzkoa eta illezkorra dalarik, zertarako itxaron ildakoen piztuera? Orrela pentsatzen dute kristau askok.

Baina orrela pentsatzean, gure sinismeneko oiñarri-alderdi bat aaztu egiten dute.

Arimaren illezkortasunean sinistea ez da bakar-bakarrik kristauori dagokigun zerbait.

Beste filosofi eta erlijio-suerte batzuk ere onartzen dute ori.